Rockaren eta bertsoaren hartu-emanen gaineko saiakera
Rocka puntua! liburua argitaratu du Alberto Irazuk (Andoain, 1970). Bertsoa eta rocka uztarri berean jarri ditu, bakoitzaren kronologia osatu eta hausnarketa bat plazaratzeko. Ikerketa mardula egin du. Bertso idatziak bilatzeari eta rock mundutik bertsolariei nola begiratzen zitzaien ikertzeari ekin zion Irazuk. Orduan aurkitu zuen Rokca puntua! hasten eta bukatzen duen anekdota; 1964an Zestoan Joxe Mari Iriondok Uztapideri jarritako puntua: «Ikasi al dituzu rock and roll eta twist?». IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa egin dio eta bihar argitaratuko du astekarian.