Uliako bazterrak ezagutuz
Ulia auzo elkartea Ulia eta Mendiolako txoko ederrenak ezagutzeko mendi ibilaldiak egiten ari da egunero. Igandean izango da azken txangoa. Bihar, Larrotxene kultur etxetik aterako dira; larunbatean, Intxaurrondotik; eta igandean, Loiola kultur etxetik. Egunero ordu berean geratuko dira: 09:00etan.
Mendi ibilaldiez gain, erakusketa bat ere ireki dute Okendo kultur etxean, liburutegiko korridorean.
Gaur Marko Sierra proiektuaren koordinatzailearekin batera Uliako bazterrik ederrenetako batzuk ezagutzeko aukera izan dugu.