2018ko Dock of the Bay jaialdiaren kartela.
Donostiako musika dokumentalen jaialdiak 2018ko ekitaldiaren irudia plazaratu du. Primo Estudioko Jorge Elosegik egin du kartela eta erritmoa eta mugimendua islatu nahi izan ditu. Urtarrilaren 6tik 13ra egingo dute
Dock of the Bay jaialdia, eta ohi bezala Trueba aretoan eta Antzoki Zaharrean proiektatuko dituzte filmak. Laster emango dute egitarauaren berri.
Oraingoz berritasun bat plazaratu dute.
Musika, irudi eraikitzaile izeneko mintegia aurkeztuko du jaialdiak. Zinema dokumentalaren gainean hausnartzeko espazioa izango da, eta musikak narrazioak eraikitzeko duen gaitasunari buruz eztabaidatzeko aukera izango da. Desire de Fez zinema kritikaria, Jero Rodriguez Cachitos de Hierro y Cromo programaren zuzendaria, Alvaro Granda Reykjavik 606 taldeko kidea, Fernando Golvano artearen teorikoa eta Shaila Garcia zinemaren teorikoa izango dira bertan.