0-5 urteko haurrentzako jolas eta abestien ikastaroa egingo dute
Donostia Gazteriak, 0-5 urteko haurrentzat Haurren ongizatea oinarri izeneko programa abiatu zuen azaroan. Programa horren baitan, abenduaren 28an eta 29an 0-5 urteko haurren jolas eta abestien ikastaroa egingo dute.
“Haurren hazte prozesuan jolasak duen garrantziaz hausnartzea da ikastaro honetako eginkizun nagusia”, azaldu dute. Haurraren garapen une bakoitza identifikatu eta horietan zein ezaugarritako jolasak diren egokiak argituko dituzte ikastaroan. Hainbat jolas mota landuko dira: esku jolasak, korro jolasak, zabuan aritzekoak, mimika jolasak, trebetasun jolasak… Abestiak ere modo ugaritakoak izango dira: lo-kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak…
Tailerra Urtxintxa Eskolak bideratuko du eta euskaraz eta doan izango da. Izana emateko aukera egongo da abenduaren 13tik 22ra, 943 481909 telefono zenbakira deituta.