Donostiako 2018ko aurrekontuak aurkeztu zituzten eguna. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak bilera irekia egingo du ostegun honetan, hilak 14, 2018ko aurrekontu proiektua herritarrei aurkezteko. Udal batzar aretoan izango da 19:00etan.
Herritarren partaidetzarako araudiak jasotzen duenez, aurrekontua eta zuzenketak herritarren aurrean aurkeztu behar dira onartu baino lehen. Hori dela eta, Jaime Dominguez Macaya Ogasun eta Finantzetako zinegotziak eta udal taldeetako bozeramaileek udal gobernuaren aurrekontu proiektua eta zuzenketak aurkeztuko dituzte.