Amara Berriko Sahats plazako zuhaitz bota du haizeak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Ana borraskaren haizeteek
kalte arinak baino ez dituzte eragin. Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak hamabost irteera egin behar izan dituzte gauean zehar. Ekaitzak haize bolada bortitzak izateko arriskua zuen eta 21:00tik aurrera hasi zuen jotzen. Ondorioz, besteak beste, hainbat zuhaitz erori dira, hainbat edukiontzi eta terrazetako mahai eta aulki mugitu dira; ur balsak ere eragin ditu, eta Igeldon Leku Eder-era iritsi baino lehen luizi txikia egon da, hain zuzen ere, ondorio handirik gabekoa. Eroritako zuhaitzen artean, azpimarragarriena da
Amara Berriko Sahats plazaren erdian dagoen zuhaitza da. Gaueko hamarrak aldera erori zen zuhaitza haizearen ondorioz.
Pasealeku Berria berria itxita dago ibilgailuentzat, eta 11:00ko itsasgoraren ondoren aztertuko da noiz ireki guztiz. Martin Ibabe Babes Zibileko zinegotziak adierazi du gorabehera handirik ez dela egon, eta kalteak arinak izan direla: “Haize bortitza eta euri asko egin du gaur gauean, baina espero genuena baino txikiagoa izan da haizeteen eragina. Kontenedore batzuk mugitu dira, zuhaitzak erori dira, eta Igeldon luizi txiki bat izan da”.
Amara Berriko Sahats plazako zuhaitza erori egin da; Arriola pasealekuan -Mutualia inguruan- zuhatz bat erori da galtzada gainera; Agiti bidean bi zuhaitz erortzear dira; Pinuen bidean kontenedore bat mugitu da, baita Federico Gracia Lorca pasealekuan ere; Uliako etorbidean baranda bat erortzeko arriskua dago; eta Askatasunaren hiribideko terraza bateko aulkiak haizeak eraman ditu.