Manifestazioa egin zuten martxoan, lelo berarekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Protesta egingo dute hezkuntzako langileek abenduaren 12an, asteartea. Grebarako deia egin dute ELA, LAB eta Steilas sindikatuek eta manifestazioak egingo dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Donostian, Alderdi Ederretik irtengo da manifestazioa, 12:00etan,
Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! lelopean. Hezkuntzako langileak diren heinean, grebara deituak daude irakasleak, hekuntza bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak, eta Haurreskolak Partzuergoa.