Txapeldunen Ligan parte hartu du Salzburgok.
Europa Ligako final-hamaseirenetan Austriako txapeldunaren kontra jokatuko du Realak. Gaur egin dute zozketa Nyon hirian (Suitza), eta txuri urdinei
Salzburgo futbol taldea egokitu zaie.
Otsailaren 15ean jokatuko dute joanekoa Anoetan, eta
otsailaren 22an itzulerakoa, austriarren zelaian.
Realak bigarren bukatu du,
Zeniten atzetik, multzoka jokatu den Europa Ligako lehen erronda. Hain zuzen ere, Anoetan errusiarren kontra 1 eta 3 galdu ostean geratu dira txuri urdinak bigarren. Europan aurrera egiteko, Austriako liga eta kopa txapelduna gainditu beharko dute.