Iaz txorimaloak egin zituzten auzotarren artean. (Argazkia: Morlanstarrak)
Morlasen San Tomas txiki ospatuko dute, eta jaia aprobetxatuz, Olentzero eta Mari Domingi bisitan joango dira auzora. Ostiral honetan bertan egingo dute jaia, abenduak 15, 17:00etan.
Prest izango dute postua, eta taloak eta pintxoak izango dituzte aukeran. Jolaserako eta dantzarako tartea ere hartuko dute, eta bertako produktuekin osatutako saski baten zozketa egingo dute.Olentzero eta Mari Domingi 18:30ean iritsiko dira, eta haurrei deia egin diete ordurako eskutitzak prest izan ditzaten.
Ospakizunarekin batera, Zaporeak taldearekin elkarlana egingo dute Morlanskoek, eta jostailuak jasoko dituzte egun horretan bertan, Chiosen dauden ume errefuxiatuentzat. Jasoko dituzten jostailuak ezingo dira izan gerrazaleak edo sexistak, eta ondo zainduak eta garbiak egon beharko dute.