Sky Beats musika taldeak bat egingo du Paul San Martin piano-jotzailearekin
Abenduaren 30ean kontzertua eskainiko dute, Viktoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan; 2018an argitara emango dituzten lan batzuk joko dituzte.
Irutxuloko Hitza
Sky Beats musika talde donostiarra. (Argazkia: Donostia Kultura)
Sky Beats Piano Tapes Feat. Paul San Martin izenarekin, bi donostiarrek bat egin dute: Sky Beats musika taldeak eta Paul San Martin piano-jotzaileak. Izan ere, taldearen bi albumetako kantak modu berezi batean interpretatuta nahi dituzte, 2018an argitara emango dituen konposizio berrietako batzuk jotzeko. Hortaz, boskote gisa, bandak askatasun handiagoa izango du esperimentatzeko eta “kantak janzteko”, bai eta beste arlo batzuetara eramateko ere. Hori guztia abenduaren 30an erakutsiko dute Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 20:00etan. Sarrera 8 euroren truke eskuratu daiteke jada.
Gus, Sergio, Manu eta Lidiak osatzen dute Sky Beats talde donostiarra. Soularen sentiberatasuna rock n’ rollaren indarrarekin batu, eta zenbaitek musika genero modernotzat hartu dutena erakusten dute: soul n’ rolla. 2012an, agertokietan hastea erabaki zuten, eta 2013rako grabatua zuten lehen EPa, Jazzaldian estreinatutakoa. Salgai jarritako kopia guztiak agortu ziren. Ordutik, Jazzaldiko edizio guztietan hartu dute parte. 2016an, hamaika kantetako lehen luzea atera zuten: Ad Libitum.
Paul San Martin Donostian jaio zen, 1979an. Piano Jazzean goi mailako titulua lortu zuen, baina bluesa du bere pasioa, hamabi urte zituela piano klasikoa jotzen hasi zenean. Hamabost urte zituenetik dabil agertokiz agertoki, eta gaur egun bluesaren piano-tradizioan buru-belarri sartuta dago; stride edo boogie woogie estiloetan, besteak beste. 2011n eman zuen argitara bakarkako lehen lana, Tracks, piano eta ahotsarentzako diskoa, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Stay Blues taldearekin, blueseko zenbait jaialditan hartu zuen parte, bai eta Heineken Jazzaldian ere, bost urtez jarraian 2007ko udan, bandak lehen diskoa argitaratu zuen. 2013an, San Martinek piano eta ahotsarentzako azken lana argitaratu zuen, hura ere Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea