Urrezko danborra hautatzeko bozketa hasi da
www.donostia.eus udal webgunean zabaldu den atalean egin ahal izango da, baita bertatik bertara Udaletxearen arreta zerbitzuen bulegoetan ere (Partaidetza Zerbitzuan eta Udalinforen bulegoetan –Altza, Easo, Morlans eta Udaletxean bertan-). Behin bozketa epea amaituta, irabazlearen izena jakinaraziko da eta, ondoren, Udalbatzak izena berretsi beharko du. Saria, urtero legez, urtarrilaren 20an emango zaio irabazleari.
Gaur eta abenduaren 17a bitarte herritarrek aukera dute boto bidez 2018ko Urrezko Danborra hautatzeko. Esther Ferrer, Alicia Amatriain, Dolores Redondo, Richard Oribe eta Maialen Chourraut dira hautagaiak. Hirian erroldatutako 16 urtetik gorako donostiar guztiek bozkatu ahal izango dute. Bozketa