Altza osasuntsuagoaren aldeko plataformak bilera egingo du udalarekin hilaren 19an
Tomasene kultur etxean bilduko dira, 19:00etan, kiroldegia zein amiantoari buruz hitz egiteko.
- Noiz egin dira azkeneko neurketak? Zer emaitza izan dute? Neurketa gehiago egingo dira?
- Zer emaitza izan dute estalita dauden lurretatik kanpo egin diren neurketek?
- Zer urrats eman dira eta emango dira amiantoz kutsatutako lurrak estaltzeko?
- Mugatu da behin betiko estaliko den orubea?
- Behin betiko estaltzeak bere baitan hartuko ditu 2. eremua (aisia gunea) eta geroztik agertutako eremu kutsatuak?
- Noiz hasi eta bukatuko da lur kutsatuen estaltzea?
- Nolako estalketa egingo da?
- Eremu kutsatuaren zabalerak aukerarik ematen du esku-hartze integral bat egiteko, hartuz bere baitan kiroldegiaren bi faseak (barneko eta kanpoko igerilekuak), aparkalekuak, eta bidegorriak eta bidexkak izango dituen aisialdirako eremu bat, Tomasene kultur etxearen eta Oleta ikastetxearen artean?
- Helarazi zaio Osakidetzari Udalbatzak onartutako erabakia, lur kutsatuekin harremana izan duten herritarrei borondatezko osasun azterketak egiteko? Zer erantzun du?
- Zer arazo dago ez betetzeko iraileko bileran jakinarazitako epeak, kiroldegi berria eraikitzen hasteko?
- Aurreikusitako epeak, eta epe horiek betetzeko prozedurak?
- Moldaketaren bat izango dute kiroldegi berriko barneko instalazioek?
- Ordezko behin behineko instalazioen egoera? Kirol erabilerarako moldatuko diren instalazioek erabilera publikoa izaten jarraituko dute, kiroldegi berria egin ostean ere? Kokapen horrek hainbat irisgarritasun gabezia dituenez, bertaratzea errazteko zer neurri zuzentzaile (autobusa, igogailuak, aparkalekua…) ezarriko ditu udalak?
- Erabiltzaileentzako zer neurri konpentsagarri zehaztu ditu udalak?