Donostiako ikasle batzuek jaso dute Mobile Film Challenge lehiaketako sarietako bat
ALBOANek, Ikastolen Elkarteak, Deusto Campusek eta Donostiako Jesuitak ikastetxeak antolatu dute; teknologiaren erabilera arduratsua sustatu nahi dute.
Lide Ferreira
Lehiaketako saridunak, amaiera ekitaldian. (Argazkia: Alboan)
Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan, Mobile Film Challenge lehiaketa antolatu du ALBOANek, Ikastolen Elkartea, Deusto Campus eta Donostiako Jesuitak ikastetxearen laguntzarekin. Duela egun batzuk egin zuten amaiera ekitaldia, eta aurkeztutako bideoetatik bi saritu zituzten. Gure mugikorrak ezkutatzen duena lehiaketak teknologiaren erabilera arduratsua sustatzea izan du helburu.
Orotara, minutu bat baino laburragoak diren 65 bideo aurkeztu dituzte, ondorengo gaiak jorratuz: gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak; emakumearen papera testuinguru hauetan; teknologiaren erabilera arduratsua; eta hondakin elektronikoak, birziklatzea eta ingurumena.
Parte hartzaileak 14 eta 25 urte bitarteko gazteak izan dira. Bideoak garapenerako lankidetzarako, hezkuntzako eta ikus-entzunezko ekoizpeneko adituek osatutako epaimahai batek ebaluatu ditu. Amaiera ekitaldian, 10 finalisten bideoak proiektatu zituzten, eta ondorengoek irabazi zuten. Horiek 400 euro jasoko dituzte hezkuntza proiektu edo elkartasunezko jarduera baterako, edo hezkuntza erakundeentzako ikus-entzunezko materiala eskuratzeko.
Donostiako Summa Aldapeta ikastetxeko Jon Gomez, Mikel Pelaez eta Ignacio Muñoz, Cambio de Movil lanagatik:
Bilboko Eskolapioak ikastetxeko Bidean Anboto taldea, La lucha de la mujer en el Congo bideoagatik.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea