Eider Rubio eta Uxue Ezkurdia, Bidebietako kiroldegian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Eskubaloiko Ohorezko Maila atsedenaldian dago urtarrila arte. Lehen itzuli polita egin du Super Amara Bera Berak, baina ez dago bere esku liga irabaztea. Izan ere, geratzen zaizkion partida guztiak irabazteaz gain, Rocasak huts egitea behar du. Eider Rubio bigarren entrenatzailearekin eta Uxue Ezkurdia jokalariarekin bidu gara euren bizipenen berri jasotzeko. “Aldaketa pila bat izan genituen, jende berri asko genuen, eta kostatu zitzaigun erritmoan sartzea. Rocasaren aurkako partida goiz iritsi zitzaigun eta ez genuen gure bidea topatu”, dio Rubiok. Edonola, txanpa ona hartu eta irabazteko gogotsu daudela diote. Ligako geldialdian, lagunartekoak jokatzen ari dira.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian.