Donostiatruk azoka.
Elkartasuna izango du oinarri abenduko
Donostiatruk bigarren eskuko azokak. Larunbatean, hilak 16, izango da Easo plazan, 10:00etatik 14:00etara.
Oraingoan, irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonistak. Guztira, 25 postu egongo dira eta, bertan, bigarren eskuko arropa, osagarriak, liburuak, jostailuak, apaingarriak, irudiak, eta abar salduko dira. Bestalde, elkarteek ikastaroak eskainiko dituzte.