Larunbatean inauguratuko dute. (Argazkia: Malen Aldalur)
Herria taberna itxi zuten azaroan, 34 urteren ondoren. Handik aste gutxira lau gaztek iragarri zuten lokala alokairuan hartu eta Herria berriro irekiko zutela. Larunbatean egingo dute inaugurazio festa eguerdiko 13:00etan hasita.
“Irekiera pintxo dastaketa, edari eskaintza eta giro paregabea” egongo direla iragarri dute. Gonbidapena luzatu dute nahi duen oro larunbatean Herriatik pasa dadin.
Joxean Catalan, Herria elkarteko kidearekin eta Oier Lorente, Herria taberna alokairuan hartu duten gazteetako batekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Elkarrizketa irakurgai egongo da abenduaren 22ko astekarian.