Jon Insausti eta Jose Luis Arrue, EAJko eta PPko udal zinegotziak. (Argazkia: I. Esnaola)
2015eko hauteskundeen ostean egin zuten topo lehen aldiz,
Jon Insausti EAJko zinegotziak eta
Jose Luis Arrue PPko zinegotziak. Udal batzarra eratu zen egunean, horren ardura hartu zuten biek. Hau da, zinegotzi gazteenak eta zaharrenak.
Politikan hasiberria da Insausti, eta 90eko hamarkada erdian eman zuen jauzia lehen planora Arruek. Ordea, 2004tik darama Donostiako Udaleko zinegotzi gisara.
Bata iritsi berria da eta bestea eskarmentua pilatu duena urte hauetan guztietan. Ikuspegi eta ilusio desberdina dute Insaustik eta Arruek, baina beraiek uste baino lotura gehiago ere. IRUTXULOKO HITZAk bi zinegotziak elkartu ditu, eta izandako solasaldiaren testigu izan da.
Biharko astekarian irakurri ahal izango da elkarrizketa mamitsua.