Altzan bertsotan ospatuko dituzte santomasak
Altzania kultur elkarteak antolatuta, santomasak ospatuko dituzte larunbatean, hilaren 16an. Goizetik hasita Larratxoko Iosu Artetxe plazan elkartuko dira. Altzako baserrietako produktu azoka, animalia erakusketa eta txistorra postuak jarriko dituzte 11:00etan. Ondoren, 13:00etan, bertso saioa egingo dute plazan. Haritz Kasabal eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariek parte hartuko dute. Eguerdian, ordubietan, bertso bazkaria egingo dute Altzania elkartean, eta arratsaldean kontzertu bat egingo dute.