Bidebietako 50. urteurrena ospatuko dute bihar
Egitarau zabala prestatu dute auzoko hainbat tabernek, beste eragile eta norbanakoekin elkarlanean.
Bidebietako hainbat eragilek bat egin dute auzoaren 50. urteurrena ospatzeko. Francisco Franco bera joan zen auzoko dorreak inauguratzera, 1967ko irailean. Kontuak hala, frankismoaren aurretik baserri batzuk baino ez zuten osatzen auzoa, bere arrantza portu eta guzti. Mendiolapean dago auzoa, Pasaiarekin mugan, portutik gertu, eta hainbat kontu ezkutatzen ditu bere kaleetan.
BIDEBIETAREN 50. URTEURRENA – EGITARAUA
- 10:15. San Tomas feria. 10. blokean.
- 11:30. Erraldoi eta buruhandiak Guardaplata bidetik.
- 12:00. Kantujira tabernatik.
- 12:30. Toka eta bote txapelketak, Erreka tabernan.
- 12:30. Batukada auzotik.
- 12:30. Haur eta helduentzako jolas eta tailerrak.
- 13:30-14:30. Zumba. 5. blokean (euria eginez gero, frontoian).
- 14:00. Coro Carretero ileapaintzaileak haurrak orraztu eta azkazalak margotuko dizkie.
- 16:00. Ipuin kontalaria. Kiroldegiaren tabernan.
- 16:00. Mariatxiak tabernetatik.
- 17:00. Txokolate jatea, Bidebieta elkartean.
- 18:00. Luntxa jubilatuentzako.
- 18:00-19:30. Inprobisatzaileak, 10. blokean.
- 18:30. Alai taberna, futbolin lehiaketa.
- 19:30-21:00. Gu Geu taldearen kontzertua, 10. blokean.
- 20:00. Billar lehiaketa, Alai tabernan.
- 21:30. Afari herrikoia eta zozketak.