Ondarretako uretatik pertsona bat atera dute hilik
Gaur eguerdian 74 urteko gizonezko bainulari bat atera dute itsasotik, 13:00ak inguruan. Ondarreta hondartzan zeuden pertsona batzuek ikusi dute gorpua uretan, eta uretatik atera dute, erreskatatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, larrialdi zerbitzuak bertara joan dira eta erreanimatzen saiatu dira, baina bertan hil da. Gizonezkoa donostiarra da.