GuraSOS plataformak proposatuta, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak eratu du Hitzartu partaidetza prozesua, "Gipuzkoa sendotu eta sendatzeko" xedearekin.
Hitzartu prozesuaren aurkezpena. (Argazkia: GuraSOS)
GuraSOS plataformak proposatuta,
EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak eratu du
Hitzartu. Gaur aurkeztu diote gizarte esku-hartze prozesua herriari, Eureka Zientzia Museoan. Bada, hemendik aurrera, Gipuzkoaren etorkizuna jendartean eztabaidatzeko eta erabakitzeko asmoa daukate.
2018ko lehenengo sei hilabetetan tailerrak egingo dituzte, nahi duen jendeak etorkizunari buruzko ekarpenak egiteko. Babes gehien dutenak bildu eta eztabaidatu egingo dituzte, ondoren, erakundeei hondakinen kudeaketari irtenbide adostu bat aurkezteko. Baina
hondakinen kudeaketa ez ezik, beste gaiak ere landuko dituzte
Aurkezpenean,
Berme Batzordeko kideak zeintzuk diren ere azaldu dute:
Garbiñe Biurrun, EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Aretoko presidentea;
Periko Ibarra, Zientzia Politikoetan katedraduna;
Ernesto Ganuza, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra;
Juan Jose Alvarez, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna; eta
Bernardo Atxaga, Ekonomian lizentziaduna eta Euskaltzaindiako kidea. Beraiek izango dira Hitzarturen dinamizazioaz arduratuko direnak.