Gogoko Goxuak kafetegiak ez diela ordaindu salatu dute
Kafetegi barrura sartu dira Babes Sareko kideak, soldata jaso ez duen langileetako batekin; bertan zeudenei jasaten ari den egoera azaldu die.
Lide Ferreira
Larunbatero egiten dituzten mobilizazioei jarraiki, gaur ere protesta egin dute Gogoko Goxuak kafetegiaren barnealdean zein kanpoaldean. Izan ere, salatu nahi izan dute bi langileri ez dietela ordaindu eta eskatu dute kafetegiak zor diena ordain diezaiela.
Bertan zeuden langile batek esan du “legez kanpokoa” dela salaketa hori kafetegiaren barrualdean egitea. Babes Sareak deitu du protesta eta erantzun dio eskubidea dutela gertatzen ari dena kafetegiko bezero eta erabiltzaileei azaltzeko. Hala, soldatarik jaso ez duen nesketako batek, Olaiak, bere egoera azaldu die bertan zeudenei eta beste kideek eskuorriak banatu dituzte. Hori amaituta, establezimendutik irten dira protesta deitu dutenak.
Maddik, beste langileak, hilabetez astean 20 ordu lan eginda, 650 euro bermatzen zizkion, baina zegozkion baino ordu gehiago egiteaz gain, (133), gutxiago kobratu du, 571 euro. Olaia, berriz, astebete eta egun bat egon da lanean. Ez ziotenez hitzartutako kontraturik egin, oraindik ez du kobratu.