Gaur Bretxan egongo dira 20:00ak arte; abenduaren 30ean, berriz, Kursaalen, eta, urtarrilaren 12 eta 13an, Garberan.
Bretxako merkatuan jaso dituzte hainbat elikagai. (Argazkia: Lide Ferreira)
SEADen Lagunen Elkarteak azaldu duenez, azken urteotan, herrialde emaileen
laguntzek behera egin dute, eta
Saharar errefuxiatuen egoera nabarmen larritu egin da. Izan ere, “baldintza penagarrietan bizi dira, eta osasun arazo handiak dituzte, batez ere, 5 urtetik beherako ume, haur dauden emakumeak eta bularra ematen ari diren emakumeak.
Hori dela eta, berriro ere,
Piztu Itxaropena izeneko euskal karabana bat jarri dute abian, produktu batzuen –hegaluze eta sardinak oliotan, azukrea, pasta, arroza, lekaleak eta konpresak– hainbat bilketa egiteko. Gaur, zehazki,
Donostiako Bretxako merkatuan egongo dira janaria biltzen, 20:00ak arte.
Baina ez hori bakarrik, karabana
abenduaren 30ean Kursaalen egongo da, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
Urtarrilaren 12 eta 13an, berriz,
Garberan egongo dira, 10:00etatik 21:00etara.