
Lagunek egindako pankarta hau eraman dute BECera, Beñat Gaztelumendi animatzeko. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko dute gaur,
BECen,
11:00etatik aurrera. Bertan abestuko du
Añorgako Beñat Gaztelumendik, beste zazpi bertsolarirekin batera: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre.
Sebastian Lizaso izango da txapeldunari txapela jartzeaz arduratuko dena, eta
14.600 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara. Gaztelumendi animatzera joango direnak asko dira; tartean,
bertso eskolako lagunak ondoan izango ditu berriro. Gertuko lagunek, gainera,
Barakaldoraino bidea egingo dute pankarta berezi bat erakusteko eta Añorgako
bertsolaria animatzeko:
Ortzimugaz haraindi, Gaztelumelendi! Etzeok geatzeik!.