'Ortzimugaz haraindi, Gaztelumelendi!'
bertso eskolako lagunak ondoan izango ditu berriro. Gertuko lagunek, gainera, Barakaldoraino bidea egingo dute pankarta berezi bat erakusteko eta Añorgako bertsolaria animatzeko: Ortzimugaz haraindi, Gaztelumelendi! Etzeok geatzeik!.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko dute gaur, BECen, 11:00etatik aurrera. Bertan abestuko du Añorgako Beñat Gaztelumendik, beste zazpi bertsolarirekin batera: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre.
Sebastian Lizaso izango da txapeldunari txapela jartzeaz arduratuko dena, eta 14.600 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara. Gaztelumendi animatzera joango direnak asko dira; tartean,