3Dn inprimaturiko pieza handiak ikus daitezke Impact Hub Donostian
Impact Hub Donostia berrikuntza sozialeko laborategian, interes kulturala duten eta 3D formatuan inprimaturiko pieza handiak ikus daitezke. Gaurtik ostiralera bitarte bisitatu daiteke erakusketa, 10:30etik 13:30era Verena Hammesen gidaritzapean, eta 16:00etatik 19:00etara Victor Barahonaren eskutik.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Olatuak programaren barruan dago erakusketa, eta Barahonaren (Egokitek enpresa) ekimenez antolatu dute. Piezak ikusteko aukerarekin batera, 3D inpresora desberdinak martxan egongo dira sorrera prozesua ikusi ahal izateko.
Are gehiago, Hangprinter V2 inprimagailua ikusgai dago, une honetan modu irekian garatua izan den 3D inprimagailu (Rep Rap) handiena, eta bera eraikitzeko dokumentazioa orain dela ia urtebete liberatu zenez unitate bakar batzuk eraiki dira. Arazo mekanikoak direla ezin da erabili, baina pieza ikaragarri handiak inprimatzea ahalbidetzen duen sistema berritzailea ikusi daiteke. Gorputz osoko pertsona bat inprimatzeko aukera ematen du.
Tabakalera eraikinean dagoen