800.000 euro jasoko dituzte hainbat garapen eta lankidetza proiektuk
Lankidetza zinegotzi Duñike Agirrezabalagak jakinarazi ditu aurten sentsibilizazio, lankidetza eta garapen proiektuei emango dizkieten diru laguntzak. Zehazki, 795.355 euro jasoko dituzte; 571.000 euro lankidetzako proiektuentzako, eta 224.308 euro sentsibilizazio eta garapenerako. Bihar onartuko dituzte kopuru horiek, Tokiko Gobernu Batzordean. Agirrezabalagak azaldu du alor horrentzako aurrekontua hazi egin dela; iaz, 695.355 euro eman zituzten, eta, 2018an, 900.000 euro baino gehiago ematea espero dute.
Laguntza jasoko duten lankidetza proiektuen artean ondorengoak daude: Kalkuta Ondoan (Bangaloreko –India– emakumeen aurkako indarkeriaren kontra eta Giza Eskubideen alde), Pakea eta Elkartasuna (Boliviako emakume nekazariak balioan jartzeko), Mugen Gainetik (Guatemalan parte hartzea bultzatzeko), Bakearen Nazioarteko Brigadak (Giza Eskubideen alde). Sentsibilizazio eta garapen proiektuen artean, aldiz, jarrain apaitzen dira batzuk: Haurralde, Saretuz, Kalkuta Ondoan eta Alboan.