Zazpigarren postuan geratu da Beñat Gaztelumendi
puntuazio guztia]. Maialen Lujanbio hernaniarrak bere bigarren txapela jantzi zuen, Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatu ostean, Barakaldoko BECen bildutakoen txalo zaparrada artean.
Finaleko bertsolarietan gazteena izan da Gaztelumendi, duela lau urte bezala; oraingoan, 30 urterekin. Edonola, ez zen Gaztelumendiren saiorik onena izan finalekoa. Kanporaketetan bere maila gorena erakutsi zuen, eta kartzelakoetan goia jotzea lortu zuen, finalean ez bezala. Hala ere, bertsoaldi onak eta bertso ederrak bota zituen egunean barrena. Oraindik, gainera, ibilbide luzea eta oparoa izango du, noski, Añorgakoak bertsolaritzan.
Txapelketan murgildu aurretik, elkarrizketa egin zien IRUTXULOko HITZAk Unai eta Beñat anaiei; Unaiek estreineko saioa jokatu zuen txapelketa nagusian, Beñatek, berriz, ez zuen lan erraza duela lau urtekoa parekatzea, baina lortu du. Gertutik jarraitu dugu Gaztelumenditarren txapelketako ibilbidea: Seguran bosgarrena iza zen Unai, Mauleko saioa irabazi zuen Beñatek, Amurrion bigarrena izan zen Beñat. Finalaren atarian, gainera, Añorgako bertso eskola bisitatu genuen.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finala zuen atzokoa Beñat Gaztelumendik. Duela lau urteko postua berdindu zuen Añorgakoak, zazpigarren geratuta, 1076.50 punturekin, Unai Agirreren aurretik [