(Argazkia: Donostiako Atletiko)
Hogeita bost urte atletismoari eskaini ostean, kirola profesionalki uztea erabaki du
Naroa Agirrek. Bere ibilbidearen errepasoa egin du pertika jauzilariak IRUTXULOKO HITZArekin, eta bere asmoen berri ere eman dio. Ostiralean argitaratuko dugu bi orrialdeko elkarrizketa.
“Esan zidatenean lehenengo aldiz hogeita bost urte neramatzala klubean, pila bat iruditu zitzaidan, baina kontatzen hasi eta jabetu nintzen horrela zela. Oso kuttuna izan dut hasieratik atletismoa”. Donostiako Atletikoko lagunek omenaldia egin berri diote, eta Agirre oso pozik dago bertan bizitakoaz: “Aieten elkartu ginen, Atletikoren egoitzan, eta izugarrizko ezustekoa izan zen. Martintxok lan oso handia hartu zuen eta azaldu ziren nire kuadrilla, nirekin ikasitako bi lagun, txikitan nirekin atletismoan ibilitakoak, nire lehenengo begiraleak, ikastolako irakasleak…”.
Kirolean bizitakoez, lorpen handiez, arantzez eta
Goenkale telesaileko garaiaz hitz egin digu, besteak beste.