Topoaren igarobideko lanak. (Argazkia: ETS)
Zarautz hiribidearen inguruan Topoaren igarobidea egiteko lanetan ari ziren bi langileri ostiralean 12:00etan eraso egin zietela salatu du Euskal Trenbide Sareak ohar baten bidez. Azaldu dute Topoaren sarbidea egin nahi duten lekuan belarra mozten ari zirela gertatu dela erasoa.
Salatu dute Stop Metroari lelopean 20 lagun inguru hurbildu direla langileengana “mehatxuekin eta irainekin”: “Ibilgailuko giltzak hartu dituzte eta ibilgailua blokeatu dute, lanean ari zen langileetako bat plataformaren gainean geldirik utziz”.
Euskal Trenbide sareak bere babesa adierazi die langileei.