Autobus geltoki zaharreko eraberritze proiektuaren aurrekontua igo du udalak
Birsortze proiektuaren arabera, geltoki zaharra parke batean bihurtuko da, hainbat gunerekin: jolastoki bat, bizikletan ibiltzeko ikasteko zirkuitua eta bizikletan ibiltzen trebeak direnentzako hainbat oztopoz osaturiko eremua.
Pio XII-ko autobus geltoki zaharreko birsortze proiektuaren aurrekontua igotzea erabaki du Donostiako Udalak. Pasa den uztailean onartu zuen Tokiko Gobernu Batzordeak eta 196.404,18 euroko aurrekontua ezarri zuen. Ordea, ez zen enpresarik aurkeztu proiektua aurrera eramateko. Hori dela eta, udalak onartu du 214.681,13 euroko aurrekontua ezartzea. Hiru hilabeteko epea izango dute lanak egiteko.