Hiriko segurtasun plana ezarriko du udalak
Donostiako Udalak hiriaren segurtasuna hobetzeko plangintza bat landu du Ertzaintzarekin batera, eta datozen asteetan jarriko dute abian. Hiriko hainbat guneetako segurtasun maila hobetzea du helburu.
Laugarren mailako alerta antiterrorista abiapuntu hartuta, planak hirian hainbat segurtasun elementu finko eta mugikor jartzea ekarriko du, batez ere, jende mugimendu gehien duten lekuetan. Yihadismoaren inspirazioz Europan egindako azken atentatuen ostean, udaleko segurtasun arduradunan aritu dira hirian arrisku objektibo handien duten lekuak zehazteko, eta leku horientzat segurtasun neurriak egokitzeko.
Plangintzak jendearen joan etorri askoko guneetako segurtasuna bermatzea izan du ardatz, eta egutegian seinalatuta dauden ekitaldi nagusiak kontutan hartu ditu. Horrela, hurrengo asteetan hiriko hainbat guneetan elementu finkoak eta mugikorrak jarriko dituzte, planak jasotzen dituen eremuetan segurtasun mailarik handiena lortzeko asmoz. Ordea, plangintzaren xehetasunak ez dira publikoki jakinaraziko segurtasuna bermatu ahal izateko.