Sarriegi plazatik eta Narrika kaletik du sarrera Ponsol Etxeak. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabaki ditu 2018ko Hiritar Merenzimenduaren Dominak jasotzeko hautagaiak. San Sebastian egunaren bezperan jasoko dute saria, udaletxeko udalbatza aretoan. Aurretik, urtarrilaren 11ko udalbatzarrean berrestu beharko dituzte hautagaiak, Richar Oribe Urrezko Danborrarekin batera.
Hauek izango dira dominak jasotzeko aukeratuak:
- Ponsol Etxea denda. Parte Zaharreko kapela dendak 180 urte bete ditu eta IRUTXULOKO HITZAk erreportajea egin zion urrian: Kapelak buru gaineran dirau.
- Izan Norbera Fundazioa. Drogomenpekotasuna gainditzen laguntzen duen elkartea, gazteen artean, bereziki.
- Intxaurdi Kirol Elkartea. Emakumeena bakarrik den hiriko eta Gipuzkoako klub bakarra.
- Donostia Gimnasia Erritmiko kluba. Altzako kluba, 1988an sortua guraso batzuen aldetik.
- Paul Zubillaga pediatra. Mediku pediatra, 50 urtez lan egin du urritasun psikologikoa zuten pertsonekin.