Donostia eta Astigarragako udalen eskariz, lizitaziora aterako ditu aldundiak proiektua idazteko lanak.
Sarbide berriari buruzko prentsaurrekoa. (Argazkia: Donostiako Udala)
Gipuzkoako Foru
Aldundiak, Donostiako eta Astigarragako udalen eskaria aintzat hartuz,
lizitaziora aterako ditu 27 poligonoa Astigarragako Bidebitarteko biribilgunearekin lotuko lukeen lotune erdi berriaren proiektua idazteko lanak. Lotura berri horren bitartez, lortu nahi dute
27 poligonoko eta Martuteneko biribilguneko trafikoa arintzea.
“
27 poligonoa industria eremu handi bat da, eta
gaur egun sarbide bakarra du GI-40ko biribilgune batetik. Sarbide hori nahikoa izan zitekeen diseinatu zenean, baina gaitasun mugatua du orain. Hori dela eta, pilaketak izaten dira egunero, poligonora sartzeko nahiz handik irteteko. Sarbide berri horri esker, biribilguneak gaur egun duen trafiko eskaria murriztu egingo da funtsean, eta horrek nabarmen
hobetuko ditu GI-40
errepideko zirkulazio baldintzak eta arintasuna”, azaldu du Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek
Donostiako alkate
Eneko Goia pozik agertu da lotune erdi berria eraikiko delako. “Proiektu berri hau erabilgarri egiteak
poligonorako sarbidea eta bigarren mailako trafikoa hobetzen lagunduko du; hori hobekuntza nabarmena izango da arazoak sortzen dituen puntu batean eta, hedaduraz,
onura ekarriko die hirirako beste sarbide batzuei ere”.
120.000 euroko aurrekontua
Lotune erditik eraikiko den bide berria
Petritegiko bidearen gainetik igaroko da, Astigarragako Galtzaur auzoa eta Antondegi gaina inguratuko ditu, eta, azkenik, 27 poligonoko
Ubarburu pasealekuarekin lotuko da. Astigarragako alkate Zorione Etxezarragak adierazi du lan horiek hobekuntza nabarmena ekarriko dietela 27 poligonoaren erabiltzaileei, ez baitute Martuteneko biribilgunetik pasatu beharko lanera iristeko edo handik ateratzeko, eta, beraz, denbora aurreztuko baitute. Aurreikusten dute lotura berria
900 metro luze izatea, eta eskatuko dute
60 bat metroko zubibide bat eraikitzea. Proiektua idazteko
aurrekontua 120.000 eurokoa da eta
epea, berriz,
5 hilabetekoa.