Uliako Mintegietan etxebizitzak ez eraikitzeko kanpaina abian jarri dute
Egitasmoaren bultzatzaileak Uliako Auzo Elkartea eta Intxaurrondoko IZBE elkartea dira
2015ean, berriz, EH Bilduren udal gobernuak Plan Orokorra aldatu zuen babes ofizialeko 70 apartamentu egiteko.
2016ko otsailean Uliako hirigintza proiektuari hasiera eman zion EAJ eta PSE-EEren udal gobernuak. “Uliako hirigintza proiektuak ez du atzera bueltarik”, adierazi zuen Goiak. Orduan, babes kanpaina bat jarri zuen abian Uliako Auzo Elkarteak. Are gehiago herri kontsulta bat egiteko eskaera egin zioten udalari, baina 2016ko apirilean aukera hori bertan behera utzi zuen udal gobernuak.
2017ko urrian kolokan geratu zen Uliako hirigintza proiektuak EAEko Auzitegi Nagusiak auzo elkartearen helegitea onartu eta proiektua bera geldituta. Horrela ere, udalak 70 etxebizitza horiek egiteko asmoa mantentzen zuela esan zuen.
Uliako Mintegien eremuari “parke izaera” ematea eskatu dio udalari, beste behin ere, Uliako Auzo Elkarteak. Bitartean, mintegiak babesteko kanpaina berrian parte hartzera deitu du auzo elkarteak.
Donostiako Udalak 70 etxebizitza eraiki nahi ditu Uliako Mintegietan. Azken boladan udal gobernuko hainbat ordezkarik asmo hori berretsi dute. Hori dela eta, babes kanpaina berri bat jarri dute abian Uliako Auzo Elkarteak eta Intxaurrondoko IZBE elkarteak. Ategorrieta-Ulia eremuan kokaturiko parkea babestea dute helburu, eta horretarako deia luzatu diete hiriko beste elkarte eta eragileei.
Hamaika urte daramatza Uliako Auzo Elkarteak mintegiak babesteko lanean. Azken urteetan kapitulu asko izan ditu mintegietan etxebizitzak eraikitzeko udalaren asmoak. Odon Elorza alkate zen garaian luxuzko 30 etxebizitza libre egitea erabaki zuten.