Agintariak, jaiotzaren inguruan. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Hiru jaiotza jarriko ditu aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gabonen etorrerarekin bat eginez, eta urtarrilaren 6a bitarte egongo dira ikusgai. Ohiko jaiotza tradizionala da bat, eta Nazareteko Jesusen garaiko hebrearren bizimodua irudikatzen du; beste biek, berriz, Gipuzkoako bi plaza irudikatzen dituzte: Hondarribiako Gipuzkoa plaza eta Lezoko Gurutze Santuaren plaza.
Jaiotzaren herritarrentzako bisita ordutegia hau izango da: 11:30etik 13:30era, eta 17:00etatik 19:30era. Abenduaren 24ean, 20:30ak arte egongo da irekia.
Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea 1947an sortu zuten Juan Perez Cuadradok eta Santiago Carrerok. Elkarte hori arduratu izan da, 1975tik, aldundiaren sarreran urtero jaiotza egiteaz, aurreko legegintzaldiaren salbuespenarekin.