Askatuak Cup-en 32 taldek parte hartuko dute
Kadete mailako 32 saskibaloi taldek parte hartuko dute Kia Novocar Askatuak Cup-en. Bigarren urtez antolatu dute txapelketa, eta bi kiroldegitan jokatuko dute: Benta Berri eta Pio Baroja. Guztira 400 neska-mutil bilduko ditu lehiak, abenduaren 27tik 29ra. Euren kirol zaletasuna partekatzeaz gain, hiriaz gozatzeko aukera izango dutela diote antolatzaileek.
Guztira, 21 klubetako taldeek parte hartuko dute. Mutilenak izango dira 16 talde, eta beste 16 neskenak. Talde guztiek lau partida jokatuko dituzte, eta finaletara iristen direnek bosgarren partida bat ere jokatu beharko dute. Euskal taldeen artean egongo dira Donostiako Askatuak, Beasaingo BKL, Gasteizko Saski Baskonia, eta Errenteria-Oreretako Oiarso SBT. Horietaz gain, urrutiagoko taldeak ere hurbilduko dira hirira: Club Nautico (Sevilla), CD Lourdes eta CD San Agustin (Valladolid), CD Brains eta AD Villa de Algete (Madril), CD Baloncesto Binefar (Huesca), AE Badalones, CN Terrasa (Bartzelona)…