Kontzertu didaktiko bat eskainiko dute larunbatean
Euskal Herriko musikaren instrumentu nagusiak eta euren doinuak izango dira nagusi bereziki haurrentzako eskainitako ekitaldian.
Euskal Herriko Musika Bulegoaren ekimenez, Juan Mari Beltranek, Ander Barrenetxea eta Errege Beldarekin batera, kontzetu didaktikoa eskainiko du larunbatean, abenduaren 23an, Donostiako Gabonetako Azokan. Bereziki umeei zuzendutako kontzertuan, Euskal Herriko musikaren instrumentu nagusiak eta beraiekin sortzen diren doinuak izango dira protagonistak.
- Zer. Gabonetako kontzertu didaktikoa: Euskal herri musika eta soinu tresnak.
- Non. Donostiako Gabonetako Azokako karpan (Frantzia pasealekuan, tren geltokiaren aurrean).
- Noiz. Abenduaren 23an.
- Ordua. 18:00etan.


