Baserritar Jantzien Lehiaketan saritutako guztiak, arduradunekin batera. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gero Axular Dantza Taldearen eskutik, Baserritar Jantzien Lehiaketa egin dute lehenengo aldiz, San Tomas egunean. Berrogei emakume inguruk parte hartu dute, eta hamabi bat gizonek, eta izandako harrerarekin oso pozik geratu dira antolatzaileak.
Donostiarrak San Tomas egunez baserritarrez janztera bultzatzea izan da helburua, eta dotoreen ikusi dituztenak saritu dituzte: Haurren mailan, hauek izan ziren sarituak, emakumeetan: Haizea Burguera, Izaro Alcon eta Irune Erauskin; eta, hauek, gizonetan: Mikel Sayar, Beñat Erauskin eta Urko Puy. Helduetan, berriz, emakumeetan: Edurne Erkizia, Eluska Sukia eta Amane Aranbarri; eta, gizonetan: Xabier Erauskin, Joseba Ezeiza eta Joseba Pradera. Haur txikienaren saria Malen Ardiacak irabazi du, eta sari orijinalenen sariak izan dira Sara Burguerarentzat eta Joseba Ezeizarentzat.