Elkartasuna, aisia eta kirola uztartuko dituzte Fortuna Kirol Elkarteko waterpolo sailak antolatutako jardueran.
Beste urteko bateko Kontxapuzoia. (Argazkia: Fortuna K.E.)
Azken urteotako ohiturari jarraiki,
XI. Gabon Kontxapuzoia antolatu du
Fortuna Kirol Elkarteko waterpolo sailak, Kontxa hondartzan. Aurten
abenduaren 25ean, Eguberri egunean, egingo dute,
12:00etan. Elkartasuna, aisia eta kirola uztartuko dituzte. Izan ere,
Juneren Hegoak ekimenari babesa emango diete. Partaide bakoitzetik jasotzen diren 10 euroak zein partaideak ez diren
laguntza ekonomikoak (Toldo 0) aipatutako elkartearentzako izango dira.
Juneren Hegoak,
gaixorik dauden ume eta beraien familiak laguntzeko sortutako elkartea da. Helburu nagusi bat dute: ahultasun egoeran egonik, umeen heriotza eta horren ondorioak pairatzen dituzten Gipuzkoako familiak babesteko laguntza sare bat osatzea.
Kontxapuzoian izena eman nahi duenak Fortunako webgunean sar daiteke, edo abenduaren 25ean Kontxa hondartzako erlojupean dagoen egoitzara joan, 11:30ak baino lehen.