Mujika eta Delgadok isolamenduan zazpi hilabete daramatzatela salatuko dute larunbatean
Egiako Ainhoa Mujika preso dago Granadan, eta isolamenduan zazpi hilabete egin ditu, Ermuako Agurtzane Delgadok bezala. Egoera salatzeko elkarretaratzea deitu du Kalera! Kalera! dinamikak larunbat honetan 13:00etan Tabakalera aurrean.
Gaur egun, 33 preso donostiar daude, Etxerat elkartearen arabera. Gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu du IRUTXULOKO HITZAk, Etxerateko Naike Diez eta Josune Dorronsororekin elkartuta, eta bertan irakur daiteke zein den preso bakoitzaren egoera.
Erlazionatutako edukiaLaguntza behar dute