Kalera atera dira donostiarrak San Tomas egunaz gozatzera
San Tomaseko feria, txorizoa eta ogia, dio kantak, eta halaxe dabiltza gaurkoan donostiarrak, txistor, talo eta sagardo artean. Leitzatik ekarri dute aurten ere jaiko erregina, Ursula txerria, eta lasai ederrean dago Konstituzio plazan, bisitarien begiradapean.
Goizean goizetik atera dira kalera festazaleak eta gozatu dute artisau eta gastronomia postuez, besteak beste. Erdialdean, Parte Zaharrean eta Grosen ibili gara, eta ondoko argazki bilduma osatu dugu.