Udalbatza. (Argazkia: Lide Ferreira)
2018ko aurrekontua onartu du Donostiako Udalbatzak.
444.929.770 euroko aurrekontua izango du udalak datorren urterako; iaz baino %6,88 gehiago. Udal gobernuak udal taldeek egidako 40 zuzenketa onartu ditu, 3,8 milioi euro guztira.
“Udalak inbertsio politika indartzen jarraitzen du hiriko etorkizuneko proiektuak garatzeko”, esan du Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotziak. Era berean, azpimarratu du udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen duela. Zorra %34koa da, 107 milioi euro, eta kopuru hori administrazio publikoei ezarritako mugatik “oso urrun” dagoela esan du Macayak.
Inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo du udalak, Ogasun zinegotziaren arabera. Ohiko gastua %3,3 handituko da, kapital-gastua 110,8 milioi eurokoa izango da eta, ondorioz, inbertsioak %18,5 handituko dira. Gastu sozialari eutsiko zaiola azpimarratu du Macayak, gizarte zentru eta zahar-etxeetan inbertsioak eginez, eta ikastetxeetan berritze lanak eginez.
Hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, kirol edo kultur azpiegituretarako ere bestelako inbertsioak egingo ditu udalak. Aldi berean, udal adminsitrazioa eguneratu eta berritzeko diru kopuru garrantzitsuak jaso dira.
Hona hemen segidan udal gobernuak onartu dituen zuzenketen artetik, esanguratsuenak:
EAJ, PSE-EE eta PPrenak
– 40.000 euro gehiago San Telmorako materiala erosteko
– 247.000 euro Morlans-en Dbus zerbitzua jartzeko
– 25.500 euro gehiago Zahar etxeetako lokalak berritzeko planarentzat
– 100.000 euro gehiago kiroldegietako kirol-ekipamenduetarako
– 100.000 euro gehiago futbol zelaietan segurtasuna hobetzeko
– 5.500 euro udalbatza-aretoko aulkiak aldatzeko
-150.000 euro gehiago eraikinak birgaitzeko partikularrei diru-laguntzak emateko
-100.000 euro gehiago Turismo Sozietateari desestazionalizazio kanpainak egiteko
– 100.000 euro gehiago Sustapen Sozietateari Modaren klusterrerako
– 100.000 euro gehiago Etxegintzaren alokabide programarako
– 25.000 euro Aldunaeneko bidegorrian seinaleak jartzeko
– 30.000 euro Kontxan bizikleten segurtasuna hobetzeko
– 406.500 euro Ondarretako harriak kentzeko
EH Bildurenak
– 10.000 euro gehiago gazteentzako egitasmoak aisialdian eta jaietan euskaraz egiteko
– 18.000 euro gehiago Saltokietan eta Ostalaritzan egitasmoak euskaraz egiteko
– 15.000 euro gehiago Gazte Antzerki Topaketarako
– 15.000 euro gehiago gazte-elkarteen diru-laguntzetarako
– 20.000 euro gehiago ikastetxeetan obrak egiteko
EAJ, PSE-EE eta Irabazi Donostiarenak
– 40.000 euro Karlos I hiribidean radarra jartzeko
– 9.000 euro Gerra Zibilaren tokietan seinaleak jartzeko
– 3.500 euro gehiago Udaltzaingoan Berdintasun plana egiteko
– 150.000 euro gehiago edukiontzietan txip-ak jartzeko
Aurrekontuaren proiektuan gutxi gorabehera 120 aurrekontu-sail daude inbertsioak egiteko, besteak beste ondoko hauek:
– Amiantoarekin kutsatutako Altzako ibarren birsorkuntza (2.000.000 €)
– Altzako kiroldegia (1.975.000 €)
– Altzako behin behineko kiroldegia (1.475.032,51 €)
– Ezkuzaitzeta (10.512.627,59 €)
– Loiolako ibilbidea (1.619.327,69 €)
– Añorgako bulebarizazioa (100.000 €)
– Belodromoan hobekuntzak (300.000€)
– Uhartean lanak Cristina Iglesiasen eskultura hartzeko (1.000.000 €)
– Arrandegi eraikina egokitzeko lanak (2.700.000 €)
– Bera Bera-n hobekuntzak (500.000 €)
– Zubietan bizikleta zein oinezkoentzako bidea (239.013,38 €)
– Ikasketa plaza berritzea (1.000.000 €)
– Larratxoko igogailua (551.000 €)
– Heriz – Errege Zaineko igogailuak (599.500 €)
– Txomineneko Ur parkea (2.564.102,62 €)
– District Heating Txomin enea (1.300.000 €)
– Isabel II – Irun plaza oinezkoentzat egitea (300.000 €)
– Larramendi kalea oinezkoentzat egitea Urbieta eta Prim artean (200.000 €)
– Martuteneko futbol zelaia (220.000 €)
– Antso Jakitunaren hiribidean hobekuntzak (800.000 €)
– Iztuetako biaduktua (549.860,53 €)
– Karlos I hiribidearen urbanizazioa (160.000 €)
– Maria Cristina zubia berritzea (1.000.000€)
– Hainbat tokitan irisgarritasuna hobetzea (800.000 €)