Bigarren eta bosgarren sariaren txartel batzuk Donostian saldu dira
Eguberrietako loteriaren zozketa egin dute Madrilen, eta sari batzuk iritsi dira Donostiara. 51244 zenbakia izan da bigarren saria eta Parte Zaharrean, Narrika kalean, zenbaki honen dezimo bat saldu dute. Txartel bakoitzeko 125.000 euroko saria da bigarrena.
Bosgarren saria ere Donostiara iritsi da, Narrika kalera berriz. 58808 zenbakiko txartelak saldu dira. Matia kaleko estankoan zenabki honen dezimo bat saldu dute. 6.000 euro ditu txartel bakoitzak.