Egiako TAO sistema otsailean jarriko dute abian
Egiako TAO zerbitzua 2018ko otsailean jarriko dute martxan. Udalak azaldu du eguraldi txarra dela eta, lanak atzeratu behar izan dituela: “Egindako euriak pintura modu egokian jartzea oztopatu du eta horrek gune guztiko seinalizazioa atzeratzea ekarri du”.
Hori dela eta, lanak atzeratu dira eta zerbitzua otsaileko lehenengo astean abiatuko dute. Pilar Arana, mugikortasun zinegotziak honela azaldu du: “Zerbitzua bere osotasunean ematea derrigorrezkoa da, eta, horregatik, gune guztia margotu arte itxarotea erabaki dugu”.