Gabonetako kontzertua eskainiko du Luberri abesbatzak
Beste urteetako ohiturari jarraituz, Luberri Abesbatzak Gabonetako kontzertua egingo du larunbatean, hilaren 23an, 18:00etatik aurrera, Antiguako Esklaben elizan. Mukwano Lagun elkartearen aldeko elkartasun kontzertua izango da, eta sarrera doakoa.
Junkal Guerrero zuzendariaren gidaritzapean eta Jon Urdanpilleta pianoan dagoelarik, ondorengo abestiak eskainiko dituzte: Ipharadisi (Hego Afrikako kanta herrikoia), Gaudete (Piae cantiones), O Magnum Mysterium (Tomas Luis de Victoria), Jaun Handiak Ikusazue (Alberto Mitxelenak moldatuta), Ubi Caritas (Iker Gonzalez Cobeaga, eta Errapel Ibarloza bakarlariarekin), Kulun-Kulunka (Eva Ugalde), Olentzero (David Azurzak eta Junkal Guerrerok moldatuta), Hator Hator (Jesus Guridik moldatuta), Suite Comercial Navideña (Jose Bernardo Alvarezek moldatuta) eta Hallelujah (George Friberick Haendel).