'Hitzartu' parte hartze prozesua abiatu du GuraSOSek
Irutxuloko Hitza
Gizarte-ekimen bat da Hitzartu, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena, eta hondakinen gatazkari irtenbidea aurkitzea du helburu. GuraSOS elkarteak horrela deskribatu du abian jarri duen partaidetza prozesu berria.
Hain zuzen ere, herritarren parte hartze prozesu bat bermatzea dute xede bultzatzaileek. “2017-2030 hondakinen kudeaketako plan integrala idaztea, eta hondakinen gainean akordioa lortzea. Aldi berean, erakundeekin hitzarmen bat egitea”.
Prozesuak urtebete inguru iraungo du, eta bi mahaik osatuko dute. Batean, juristak, ekonomialariak, politologoak, osasuneko langileak eta beste adituak batuko ditu. Bestean, berriz, gizarte eragileak. Prozesua EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak diseinatuko du, eta bost pertsonek osatuko dute berme batzordea: Pedro Ibarra Zientzia Politikoetako katedradunak, Ernesto Ganuza CSIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlariak, Juanjo Alvarez Zuzenbideko katedradunak, Garbiñe Biurrun epaileak eta Bernardo Atxaga idazleak.
Egitasmoa finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute, eta 80.000 euro lortzea dute helburu.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea