Anoeta futbol zelaiko metalezko egitura bat bota du haizeak
Maiatzean hasi ziren Anoeta eraberritzeko lanak. Hasieratik, ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena betetzeko eskatu dute, eta lanak oso hurbiletik jarraituko dituztela. Salaketa berri bat egin zuen LABek hilaren 14ean.
Bederatzi metroko altuera duen metalezko egitura bat erori da Anoeta futbol estadioan, denboralearen eraginez. Une horretan lanean zeuden langileen bizitza arriskuan jarri dutela salatu du ELA sindikatuak. Zorionez, ez da ezbehar larririk gertatu.