Itsasaldiak olatu handiak ekarri ditu kostaldera. (Argazkia: I. A.)
Neguko lehen denboraleari
Bruno izena jarri diote, eta egunotan Euskal Herrian dabil ekaitza. Donostian eragindako kalteak txikiak izan dira orain arte udalak jakitera eman duenez.
Suhiltzaileek hogei bat interbentzio egin dituzte ekaitza hirira iritsi denetik. Ez da apartekorik gertatu, eroritako adarrak eta harri batzuk kenduta. Ez da ondorio larririk gertatu baieztatu dutenez. Nolanahi ere, segurtasun arrazoiengatik itxita jarraituko dute Pasealeku Berriak, Zurriolako espigoiak eta Haizearen Orrazia. Era berean, Urgulleko sarbideak ere itxita mantenduko dituzte, eta parkeak, berriz, irekita daude.