Martuteneko kartzelara martxa egingo dute igandean
Presoen auziari irtenbidea exijitzeko Euskal Herriko espetxetara martxak antolatu ditu Kalera Kalera mugimenduak. Denak gurekin! Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera! lelopean abiatuko dira igandean, hilak 31, Martuteneko kartzelara 12:00etan. Zutabe bat abiatuko da Egiako epaitegitik 11:30ean, eta beste bat 10:00etan Hernaniko Zinkueneatik.
“305 preso politiko haien senideengandik urrun egongo dira; ehun bat iheslari eta deportatuk ere ez dute haie etxeetan, maite duten horiekin egoteko aukerarik izango”, adierazi dute mugimenduko kideek.
“Madrilek eta Parisek hurkoengandik hurbil egoteko eskubidea ukatzen digute. Dispertsioa eta urrunketa sistematikoki aplikatzen dituzte. Gaur gaurkoz, euskal presoak 750 kilometrora dituzte urrundutik”, gaineratu dute. Horri aurre egiteko antolatu dituzte mobilizazioak.